XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Masa eta bere neurketa

Gorputz batek daukan materia kantitatea da masa.

Gorputzen masak bere hartan irauten du Lurreko nahiz espazioko edozein lekutan.

Masa unitateak.

Funtsezko unitatea kilogramoa (kg) da eta 4ampdeg;C-tako tenperaturan dezimetro kubiko bat ur destilaturen (litro baten) masaren berdina da.

Kilogramo patroia diametroa eta altura 39 mm-takoa dituen platino eta iridiozko zilindro baten masa da.

Masak neurtzeko kilogramoa baino unitate txikiagoak erabiltzen dira, submultiplo deituak, hala nola gramoa (g) edo handiagoak, kg-aren multiploak, hala nola tonelada (t).

1 tonelada (t) = 1000 kg / 1 kilogramo = 1000 g.

Gorputzaren masa gorputz horren bolumenaz zatituz gero dentsitatea daukagu, substantzien propietate berezia.

Balantzak masak neurtzeko balio du.

Balantza gorputzen masa neurtzen duen tresna da, pisu deitzen diren beste masa batzurekin gonbaratuz.

Lurraren grabitazioan oinarriturik, tresna honek oreka lortzen du platertxo bateko masaren neurria beste platertxoko masaren neurriaren berdina denean.

Balantza batek elemendu hauek izan behar ditu derrigor: - Gurutze izeneko barra zurrun horizontala, erditik arista zorrotz batean, haiztoan sostengatzen dena.

- Bi platertxo berdin, gurutzearen ertzetatik zintzilik.

- Gurutzearen erdian gezi antzeko ziritxoa darama, orratz deritzana, eta honen punta arku graduatu batek korritzen du.

Gurutzea horizontal dagoenean, orratzak arku graduatuan zero (0) seinalatzen du; balantza mugitzen bada, orratza ere arku graduatuan zehar mugitzen da batera eta bestera.

Badira askoz zehaztasun handiagoko balantzak.

Balantza elektronikoekin (mikrobalantzak) oso masa kantitate txikiak neurtu daitezke.

Masa-unitateak / Izena / Sinboloa / kilogramoa / kg / hektogramoa / hg / dekagramoa / dag / gramoa / g / dezigramoa / dg / zentigramoa / cg / miligramoa / mg //.